PARTE HARTZE BALDINTZAK
> Arazerixan taldean egin behar da: gutxienez 3 lagun eta gehienez zortzi aritu daitezke talde bakoitzean.
> Oñatiko DBHko ikasleek bakarrik parte hartu dezakete (2002-2006 urte bitartean jaiotakoak).
> Lehiaketa honetan parte hartzen duten talde guztiek arauak eta antolatzaileen erabakiak onartzeko eta betetzeko konpromisoa hartzen dute. Erabaki horiek behin betikoak izango dira edozein alderdiri dagokionez. Lehiaketaren baitan aurkeztutako bideo zein irudi guztiak Arazerixetan! ekimenaren zabalkunderako erabili ahal dituzte antolatzaileek.
