Zaharrak barri!
Gustaitten xatzue imitaziñuak egittia? Eta argazkixetan jentia topaittia? Oso ondo! Ba, holako lanak egitten jardungo dogu. Orainguan Oñatiko kontu gehixagorekin gatoz.
Hauxe da egin biharrekua:
Hemen azpixan dakozuen aurkezpena ikusi. Bertan 7 argazki zahar agerketan dira, bakoitza bere azalpenarekin. Aukeratu gehixen gustaitten xatzuena eta:
1.- Imitau argazkixa ahalik eta onduen (argazkixan agerketan direnen jantzixak, keiñuak …).
2.- Bertso eskolara fan eta hango lagun bateri irakutsi aukeratu dozuen argazki zaharra. Bertso bat bota bihar xao argazki horri eta zuek onduan jarri eta bertsua grabau.
- Gura badozue zeregin horretarako, orrixaren behekaldian, argazki zahar batzuk dakozue deskargaitteko moduan.
- Bertso eskolan martxoaren 9an, 16:30etatik 18:00etara egongo dira zuen zain. (Bertso eskola ELTZIA eraikiniean dago, 2. solairuan, Kale aldetik baino ugarkalde edo erreka aldetik sartu, errezagoa da sarrerako atea irekita bilatzea).
- Bertso eskolara faterik ezpadakozue, kalian topau argazki zaharrari bertsua botako xauen baten bat eta hari grabau (audixua bakarrik).
3.- Talde argazkixa etara bihar dozue bertsua botaten dauenarekin.
4.- Bialdu arazerixan@gmail.com helbidera:
- Aukeratutako argazki zaharra eta zuek hori imitaitten zabiltzeilla etaratako argazkixa.
- Argazki zaharrari botatako bertsua eta bertsolarixarekin etaratako talde argazkixa.
5.- Txinparta Bertso Eskoliaren gaiñeko galdetegixa bete. Azpixan dakozue.
- Galderen erantzunak topaitteko, irakurri azpiko testua, “Txinparta Bertso Eskola” izenekua, eta kitto!!
