4. PROBA
Laugarren proba honetan, 70 urtetik gorako pertsona bati elkarrizketa egingo diozue eta telefono mugikorrarekin grabatu. Horretarako, hasieran elkarrizketatuaren izena, adina eta jaiotetxea aipatu beharko dituzue eta gero honako galderak egin:
- Aukeratutako 5 esaera zaharrak bota eta galdetu ea zer esan nahi duten. Kolore ezberdin bakoitzetik bana aukeratu behar duzue zerrenda honetatik: ESAERA ZAHARREN ZERRENDA
- Eskatu aipatzeko festetan edo etxean abesten zuten abesti /kopla /bertso bat. Animatzen baldin bada, abestu dezala.
- Zein ziren bere festa gustukoenak eta zela ospatzen ziren?
- Konta dezala beraiek txikitan egiten zuten jolas bat.
- Galdetu zer den “sakaponetan” jolastea.
Galdera hauez gain gehiago bururatzen bazaizkizue, libre zarete nahi dituzuen galdera guztiak egiteko, beti ere Oñatiko ohiturekin eta esaerekin lotutakoak izaten badira.
Grabaketa egindakoan, arazerixan2015@gmail.com helbidera bidali besterik ez duzue.
Azken txanpan zaudete!
A-ra-ze-ri-xan!!
Materialak
