3.proba

3.proba puntuak

PLATER KONBINATUAK AUKERAN!

Ondo ulertu duzue, bai!  3.proba honetan bost “plater konbinatu” emango dizkizuegu aukeratzeko. Ez dira zuek imajinatu dituzuen moduko plater konbinatuak, ez, baina saltsa asko duten bost gai emango dizkizuegu aukeran, 3.proba hau egiteko.

Elkarren artean erabat ezberdinak dira 5 gai hauek. Aukeratzen duzuen gaiaren arabera, inguru jakin batera bideratuko zaituzte probak eta pertsonaia, istorio edo anekdota jakin batzuen inguruan arituko zarete. Komeni da bost gaiak zeintzuk diren ondo ikustea, eta benetan gehien gustatzen zaizuena aukeratzea. Horrela, proba egiten askoz hobeto pasako duzue.

Eta zergatik deitzen diegun “plater konbinatuak”? Ba gai bakoitzean agertzen diren istorio, datu, pertsonaje eta abarrak konbinatuz erreportaje bat grabatu beharko duzuelako zuen mugikorrarekin! Zuek aukeratuko duzue gai bakoitzeko zer osagai erabiltzen duzuen erreportajean. Hemen dituzue bost gaien izenburuak:

1.- BIZIMODUAK ETA BIZIMODUAK!

2.- EMAKUMEAK, MODA ETA LIÑUA

3.- JAUNTXOAK, BANDOAK ETA LISKARRAK

4.- KONTRABANDISTAK

5.- OÑATIKO TXOKOLATEA

Orri honen azpialdeko koadroan klikatu gai bakoitzaren gainean, eta hasi kuxkuxeatzen! Aukeratu gehien gustatzen zaizuen gaia eta hasi erreportajea prestatzen! Erreportajea grabatutakoan arazerixan2015@gmail.com helbidera bidali eta lixto!

Ginkanako azken txanpan be… Arazerixan tope! 

BIZIMODUAK ETA BIZIMODUAK!

OÑATIKO BIZIMODU ETA LANBIDEAK

Zelakoa zen lehengo oñatiarren bizimodua? Zer lanbide izan ziren industria etorri aurretik? Zenbat baserri egon ziren Oñatin? Zeintzuk izan ziren lehen industriak? Nork sortu zituen? Errotak zergatik ziren hain inportanteak herrian? Zenbat egon ziren eta noiz arte?

Galdera guzti horiei erantzuna topatuko diezue, erraz-erraz, hemen emandako testu txikiak irakurrita eta grabaketa laburrak entzunda. Gero erreportaje bat grabatu beharko duzue, garai bateko oñatiarrak zela bizi ziren deskribatuz.

Nahi baduzue, hemen emandako istorio edo datu guztiak erabili ditzakezue eta zuen modura kontatu. Libre zarete ere gehien gustatu zaizuen gaia aukeratu eta hari buruz egiteko erreportajea.

Erreportajea mugikorrarekin grabatu behar duzue eta grabatutakoan arazerixan2015@gmail.com helbidera bidali!

GAI HONEN BARRUKO OSAGAIAK: (Kuxkuxeatu, ondo begiratu!)

KONTRABANDISTAK

KONTRABANDISTAK

Bandidu, kobazulo, kondaira, askatasunaren printze eta abarrak ezagutuko dituzue hemen jarri dizkizuegun testu laburretan. Gero erreportaje bat egin beharko diguzue, bideoan grabatuta, Araotz inguruari buruzkoa. 

Nahi baduzue, hemen emandako istorio edo datu guztiak erabili ditzakezue eta zuen modura kontatu. Baina libre zarete, gura izanez gero, gehien gustatu zaizuen gaia aukeratzeko, eta hari buruz sakontzeko zuen bideoan.

Erreportajea mugikorrarekin grabatu behar duzue eta  arazerixan2015@gmail.com helbidera bidali!

 

GAI HONEN BARRUKO OSAGAIAK: (Kuxkuxeatu, ondo begiratu!)

EMAKUMEAK, MODA ETA LIÑUA

OÑATIKO EMAKUMEAK: LANGILE ETA BORROKALARI ISILAK

 

Herriko zenbat emakume famatu ezagutzen dituzue? Eta haietarik, zenbat dira gaur egun bizirik ez daudenak? Bada, Oñatiko historian ere pisu handia izan dute emakumeek, baina haiek egindako lanak, etxean zein kalean egindako borrokak isilpean geratu izan dira. Horregatik ez dira ezagunak.

Duela hiru urte, gizonezko baten izena zuen kale bat “Maria Irizar kalea” izendatu zuten Oñatin. Proposatzen dizuegu kale horretan Oñatiko emakumeen inguruko erreportaje bat grabatzea.  

Hona hemen, erreportajea egiteko jarraitu ditzakezuen pausoak:

  • Maria Irizar kalea lehen nola deitzen zen esan dezakezue eta zergatik aldatu zuten izenez.
  • Maria Irizarrekin batera zein emakume omendu zituzten aipatu dezakezue eta haien inguruan guk emandako informazioa osotu dezakezue kalean emakume horiek zeintzuk ziren galdetuta.
  • Oñatiko emakumeek eta linuak zelako harremana zuten kontatu dezakezue, eta zergatik sortu zuen itzelezko polemika garai hartan emakume euskaldunek eramaten zuten burukoak.
  • Asmatzen baduzue, burukoa jantzi puntan, garai hartako emakumeek bezala eta grabatu burukoa jantzita dela zuen taldeko bat.

Nahi baduzue, hemen Emandako istorio edo datu guztiak erabili ditzakezue eta zuen modura kontatu. Libre zarete ere gehien gustatu zaizuen gaia aukeratu eta hari buruz egiteko erreportajea.

Erreportajea mugikorrarekin grabatu behar duzue eta grabatutakoan arazerixan2015@gmail.com helbidera bidali! GAI HONEN BARRUKO OSAGAIAK: 

OÑATIKO TXOKOLATEA

OÑATIKO TXOKOLATEA

Oñati oso ezaguna izan da, eta da oraindik ere, bere txokolate ekoizpenagatik. Eta arazerixan ibillteko ezin denez falta txokolaterik, proposatzen dizuegu erreportaje bat egitea:

  • Azaldu behar duzue non zeuden garai bateko 5 txokolateixak.
  • Kontatu behar duzue istorio bat txokolateaz lotutakoa. Horretarako, pista batzuk jarri dizkizuegu “txokolatea” izeneko dokumentuan. Pista horietan sakondu dezakezue gehiago, Txokolateixara joan eta bertakoari elkarrizketa bat eginez.
  • Kale zaharrean bertan lau pertsonari galdetu behar diezue ea zelakoa zen Kale Zaharra eurek 12-16 urte zituzten garaian, eta zer txokolaterekin gogoratzen diren (zein zuten gustukoen, zenbaterako jaten zuten, non…)

 Lana errazteko, hemen azpian jarri dizkizuegu zenbait pista.  Nahi baduzue, hemen emandako datu guztiak erabili ditzakezue eta zuen modura kontatu. Libre zarete ere gehien gustatu zaizuen gaia aukeratu eta hari buruz egiteko erreportajea.

Erreportajea mugikorrarekin grabatu behar duzue eta grabatutakoan arazerixan2015@gmail.com helbidera bidali!

GAI HONEKIN LOTUTAKO PISTAK: 

JAUNTXOAK, BANDOAK ETA LISKARRAK

JAUNTXOAK, BANDOAK ETA LISKARRAK

Oñatin ia lau mendetan Jaunen eta boteredun leinuen menpe bizi izan ziren. Hemen kondearen inguruko konturen batzuk, bandoen arteko liskarren berri, eta “txantxiku” izenaren jatorriari buruzko bi bertsio jarri dizkizuegu, labur-labur kontatuta.

Erreportaje bat grabatu beharko duzue, jauntxoen eta bandoen garai hura deskribatuz. Nahi baduzue, hemen emandako istorio edo datu guztiak erabili ditzakezue eta zuen modura kontatu. Libre zarete ere gehien gustatu zaizuen gaia aukeratu eta hari buruz sakontzeko.

Erreportajea mugikorrarekin grabatu behar duzue eta grabatutakoan arazerixan2015@gmail.com helbidera bidali!

GAI HONEN BARRUKO OSAGAIAK:

Bideoa grabatzeko leku polita izan daiteke, adibidez, Zumeltzegi dorrea. Eta bandoei buruz nahi baduzue hitz egin, Oñatiko armarriak emango dizkizue pista ugari, han agertzen dira Gebaratarren eta Uribarritarren ikurrak… eta bandoen borrokei buruz datu inportante bat ematen duen beste zerbait ere bai… Galdetu inguruan!

Media


This error message is only visible to WordPress admins

Error: No feed found.

Please go to the Instagram Feed settings page to create a feed.

Bideoak

Error type: "Forbidden". Error message: "The request cannot be completed because you have exceeded your quota." Domain: "youtube.quota". Reason: "quotaExceeded".

Did you added your own Google API key? Look at the help.

Check in YouTube if the id UClWx6voS0lXt-MlKrtaN9eQ belongs to a channelid. Check the FAQ of the plugin or send error messages to support.