
Non eman daiteke izena?
Webgunean eman dezakezue izena , baita Gaztelekuan ere bertako begiraleek lagunduta. Izen ematearekin batera guraso baimena entregatu beharko duzue Gaztelekuan. Baimena webgune honetan bertan jaitsi dezakezue gurasoek sinatu dezaten.
Nolako probak izango dira?
Dibertitzekoak izango dira. Argazkiak, bideoak zein idatziak eskatuko dizkizuegu, Oñatiko kontuen ingurukoak.
Ikasturte desberdinetakoak bagara elkarrekin eman dezakegu izena?
Bai, DBHko edozein ikaslek eman dezake izena. Taldea osatzeko ez da derrigorra ikasturte bereko kideak izatea.
Nola bidali ditzakegu probak?
Proba bakoitzean zehaztuta dago nola eta nora bidali behar den egindako lana. Batzuetan Whatsapp bidez izango da eta besteetan korreo elektronikoz.