KALEJIRAN
1470ian Oñatiko Zubiaurreko zubittik (oraingo Itturritxoko plazatxo ondotik) Olaitturriraiño zabalketan ei zan. Badakizue 1488xan, sute bilddurgarri baten eraginez, ixixa Oñatiko kalealde dana kiskali zala? Kale Zaharra eta inguruak bakarrik libratu ei ziran, Antzuelas errekiak eutsi otsalako suari haraiño ez aillegaitteko!
Harrezkero asko hazi da gure herrixa, auzo eta kale barri asko sortu dira ordu ezkero. Asko aldatu da Oñati, batez be azkeneko 20 urtiotan.
Zenbat aldatu dan ikusteko, esperimentu bat egingo dogu. Lehenengo prueba honetan, arazerixan ibiltten hasteko, kalejiran jarriko zauegu!!
Zer da egin biharrekua? Entzun ondo:
1.- Hemen azpixan jarri dotsuegu 6 kaleren fitxak, bakoitza bere azalpenarekin. Azalpen horreik irakurritta, asmau bihar dozue argazki zahar bakoitza zein kalerena dan.
2.- Turismo bulegora fan bihar dozue eta herriko mapa bat eskatu. Sei kaliak mapa horretan kokatu bihar dittuzue.
3.- Kaliak mapan kokatu ostian, aukeratu Kale Zaharra edo Plaza. Bixetako baten gaiñian bideo labur bat grabau bihar dozue, herrixan bisitta gidatu bat egitten ibilliko baziñain moduan. Zuetako bat turismo gidarixa izango da, eta honako azalpenak emun biharko dittu:
- Kaliaren gaiñeko historixa apur bat (idatziz daguena azaldu).
- Kontau gutxi gorabehera lehen zenbat denda egozen eta orain zenbat dagozen eta zelakuak diran (zer saltzen dauein).
- Zenbat jende bizi zan Kale Zaharrian/Plazan sasue batian (idatzizko azalpenian agerketan da) eta zenbat bizilagun dakon orain (udaletxeko harreran galdetu bihar dozue, han esango dotsue).
4.- Grabautako azalpen-bideuoa arazerixan@gmail.com helbidera bialdu bihar doskuzue, eskatutako datuakin. Turismo buleguan hartutako mapia be agertu bihar da, pruebako sei kaliak bertan markauta.
KALEJIRAN HASTEKO PREST?
Hona hemen aukeratu dittugun 6 kaliak! Azalpen danak irakurri ostean, erraz asmatuko dozue argazki zahar bakoitza zein kalerena dan (eta, bestela, inguruan galdetu!).
Herriko enparantzak eta Kale Zaharrak bi fitxa dauzkate; bat kaliai buruzko azalpenakin eta bestia berton egondako denda, kafetegi, banku eta bestelakuen zerrendarekin. Proba hontan, aurrerau, bixetako bat aukeratu eta erreportaje bat eiñ bieko dozue; hortarako primeran etorriko jatzue informaziño hau!
Kalien fitxak:
Kale Zaharra
Herriko enparantza
