Izen emate fitxa
Ongi etorri! Izen ematea egin bezain pronto, ginkanarik txantxikuenean aritzeko lehen pausoa emango duzue. Talde bakoitza gutxienez hiru lagunek eta gehienez zortzik osotu dezakezue.
Ginkanan izena emateko, bi pauso eman behar dira:
1) Izen emate fitxa bete, hemen azpian dagoena. Zuzenean jasoko ditugu zuen datuak eta zuen taldearen txokoa zabalduko dugu webgunean! (Mesedez, ez ibili inprimatzen. Azpian duzuen formularioa bertan beteta nahikoa da).
2) Guraso baimena bete eta Gaztelekuan entregatu. (Baimen orria eskura ez baduzue, webgune honetan bertan, “gurasoen baimena” ipintzen duen ataletik deskargatu dezakezue.
Arazerixan ibili, Oñati ezagutu, ondokua be xaxatu eta amaieraraino helduz gero, sarixa irabazi! Hasteko prest?
