Auzoz auzo!
Aillegau zarai azkenenego pruebara! Zorionak!! Orainguan, Josuk esandako moduan, Oñatiko auzuetan ibilliko gara Arazerixan eta, horretarako, lan hau egin biharko dozue:
1.- Azpiko galdetegixa bete. Oñatiko hamaika auzoren argazkixak eta azalpen-testuak ikusi ondoren, fotografixa bakoitzari bere auzo-izena ifiñi biharko xatzue.
2.- Aukeratu hamaika auzo horreittako bat. Topau auzo horretako auzotar bat eta eskatu kontau degixela auzoko anekdota bat, istorixa bat, edo esplikau degixela lehendik hona zenbat aldatu dan auzua. Hori bideuan grabau eta bialdu arazerixan@gmail.com helbidera edo, bestela, gure whatsappera.
3.- Aukeratu dozuen auzuaren 2 argazki dotore etara eta guri bialdu arazerixan@gmail.com helbidera edo gure whatsappera.
10 puntu gehixago jaso gura dittuzue?
“OÑATIKO KALE ETA BASERRI-AUZUEI ETARATAKO BERTSUAK” kantaittera animaitten bazarai eta hori irakusten dauen bideua guri bidalketan badoskuzue, 10 puntu gehixago jasoko dittuzue! Lan hori egitten lagunketako, hemen azpixan (orri akaberan) erantsi dotsuegu letria eta, doiñua zelakua dan jakin degizuen, Joxe Mari Anduagak grabautako bideua.
ARAZERIXAN!!!!!!
Tab Content goes here
