Ginkana txantxikuerara

2. PROBA

2.proba-puntuak

IKERKETA SOZIOLOGIKOA

Bigarren proba honetan Oñatiko kaleetan gora eta behera ibili beharko zarete. Ikerketa soziologiko bat egin behar duzue, adin ezberdineko  oñatiarrei zuek prestatutako inkesta bat eginez. Haiek emandako erantzunen arabera, ondorio batzuk aterako dituzue. Horretarako, guk galdera zerrenda bat osatu dugu, hemen eskuragarri duzuena. Hau da egin beharrekoa:

1.- Zerrendatik gehien gustatzen zaizkizuen hamar galderak aukeratu (Orri honen amaieran dagoen koadrotxoan klikatu zerrenda ikusteko).Kolore bakoitzeko galdera bat aukeratu behar duzue gutxienez.

2.- “Fitxa orokorra” jaitsi (orri honen amaieran), inprimatu eta bertan idatzi aukeratu dituzuen 10 galderak. Fitxaren gainontzeko galderak inkesta egin ostean beteko dituzue.

3.-  Hamar galdera horiek adin ezberdinetako 5 pertsonari egin behar dizkiezue. Derrigorrez topatu beharko duzue (kalean, dendetan, jubilatu etxean, Gaztetxean…) ondorengo adin tarte bakoitzeko pertsona bat:

  • 1go elkarrizketatua: 20-30 urtekoa.
  • elkarrizketatua: 30-40 urtekoa.
  • elkarrizketatua: 40-50 urtekoa.
  • elkarrizketatua: 50-60 urtekoa.
  • elkarrizketatua: 60 urtetik gorakoa.

4.- Inkesta egiten diozuen bost pertsona horietako bakoitzarekin “elkarrizketatuaren fitxa” bat osotu behar duzue (orri honen amaieran duzue jaisteko prest).

5.-  Inkesta egiterakoan jarraitu beharreko pausoak:

  • Eraman fitxa orokorra inprimatuta, bertan 10 galderak idatzita direla.
  • Eraman inprimatuta elkarrizketatu bakoitzeko “elkarrizketatuaren fitxa” bat.
  • Elkarrizketatu nahi duzuen pertsonari , beregana gerturatutakoan, ezer baino lehen ikerketa bat egiten ari zaretela Oñatiri buruz. Galdetu ea laguntzeko prest dagoen, soilik galdera batzuk erantzun behar dituela, Oñatiri buruzkoak, eta gero zuekin argazki bat atera behar duela.
  • Laguntzeko prest badago: Galdetu ea badakien zer den arazerixan ibiltzea. Gero azaldu ginkana batean parte hartzen ari zaretela, Oñatiko kontuez lotutako probak dituena, eta arazerixan! Deitzen dela. Azaldu hau ginkanako bost probetako bat dela.
  • Galderak egin, apuntatu zenbat asmatu dituen, eta talde argazkia atera elkarrizketatuarekin.

6.- “Fitxa orokorra” guztiz bete.

7.- Fitxa orokor bat + 5 elkarrizketatu fitxak + argazkiak (elkarrizketatu bakoitzarekin talde argazki bat atera behar duzue) arazerixan2015@gmail.com helbidera bidali.

Media


This error message is only visible to WordPress admins

Error: No feed found.

Please go to the Instagram Feed settings page to create a feed.

Bideoak

Error type: "Forbidden". Error message: "The request cannot be completed because you have exceeded your quota." Domain: "youtube.quota". Reason: "quotaExceeded".

Did you added your own Google API key? Look at the help.

Check in YouTube if the id UClWx6voS0lXt-MlKrtaN9eQ belongs to a channelid. Check the FAQ of the plugin or send error messages to support.

Kontaktua

Antolatzaileak

Kudeatzailea

#arazerixan

© Arazerixan