Ginkana txantxikuerara

5. PROBA

Heldu zarete ginkanaren azken saltora! Horrek esan gura du arazerixan ederto ibili zaretela eta, orain arteko proba denak entregatu badituzue, eta azken proba hau prestatzen parte hartzen baduzue, denen artean gozatzeko saria irabazi duzuela.  Zorionak!!

Arazerixan!en azken proba oso berezia izango da. Talde guztien artean egin beharko duzue: Martxoaren 18ko azken jaia girotzea izango da 5.proba honen helburua! Horretarako talde guztiek prestatu beharko duzue festarako zerbait: Arazerixan! ginkanaren inguruko errepaso bat egin behar duzue, erakutsiko duena zelan pasatu duzuen probak egiterakoan, ezagutu dituzuen esaldiak, anekdotak…

 

Aukera ezberdinak festa girotzeko

Eta errepaso hori kontatu dezakezue nahi duzuen moduan:  Bideo bat eginda, edo dantza bat eginez, edo festan bertan elkarrizketa bat zuzenean eginez, edo argazki montaje batekin, abesti batekin, antzerki batekin, bertso batekin…Festan bertan aurkeztuko duzue talde bakoitzak egin duzuena.

Bideoa egitea pentsatzen ari zaretenentzako ohar garrantzitsu bat: martxoak 11 izango da bideoa entregatzeko azken eguna, arazerixan20105@gmail.com helbidera bidali beharko duzue.

Lagunei festarako gonbidapenak bidaligonbidapena azken festa

Eta zer egongo da azken festan? Entzun al duzue zerbait? Ba etorriko da aurkezle famatu bat, sariak banatuko dituena eta
kriston musika jarriko duena. Photocalla ere egongo da festa sarreran, jatekoa eta edatekoa… eta zuek jarritako giroa!

Badakizue festara zuetaz gain, zuek gonbidatutako jendea etorriko dela. Gogoratu 12-16 urte bitarteko lagunak bakarrik gonbidatu ahal dituzuela. Talde bakoitzak esan beharko du bere taldetik zenbat datozen festara, eta zenbat gonbidatu. Horretarako, whatsapp bat bidali behar duzue 674.345.756 zenbakira. Azken eguna martxoak 16 izango da.

Lagunei gonbidapenak bidaltzeko: Arazerixan! Webgunean dauzkazue prest gonbidapenak. Bertatik jaitsi ditzakezue eta whatsappez bidali, edo inprimatu. Gura duzuen moduan.

Zenbat eta gauza gehiago prestatu, jai dibertigarriagoa!

Azken festa girotzeko ideia gehiago ere baditugu, animatzen bazarete martxoaren 18ra arte egin daitezkeenak. Ikusi:

  • Dekorazioa prestatu “Arazerixan!” logoa hartuta (logoa egin dezakezue paretaren batean, edo eszenatokian proiektatu).
  • Photocall bat egin ahal duzue, zeuen gustukoa, “arazerixan” logoarekin, festan argazkiak ateratzeko.
  • Ginkanan ateratako argazkiekin montaje bat egin, jaian proiektatzeko (Instagrametik hartu ditzakezue #arazerixan).
  • Gehien gustatu zaizkizuen hitz, anekdota, esaera bana bota eta bideo batean grabatu festan ikusteko.
  • “Txantxiku dantza” asmatu baldosen kondaira oinarri hartuta, gero jaian dantzatzeko.
  • Oñatiko Kantu baten bertsio berria egin, gero festan abesteko.

Zuei bururatutako beste gauza batzuk ere egin ditzakezue, baina Gaztelekukoei eta Txebiri komentatuta.

Talde bakoitza zerbait originala jantzita

Azken festara talde bakoitzak zerbait originala ekarri behar duzue, talde bakoitza identifikatzeko. Gainera Photocallean talde denen argazkiak atera behar ditugu… eta hortik aurrera nahi dozuenekin aterako dittuzue argazkixak: bakarka, binaka, nahasixan, lagunekin, amantiakin… ETORRI DOTORE!!

A-RA-ZE-RI-XAN!!

Festarako gonbidapenak

Gonbidapenak jaisteko, sakatu hemen

gonbidapena azken festa

Media


This error message is only visible to WordPress admins

Error: No feed found.

Please go to the Instagram Feed settings page to create a feed.

Bideoak

Error type: "Forbidden". Error message: "The request cannot be completed because you have exceeded your quota." Domain: "youtube.quota". Reason: "quotaExceeded".

Did you added your own Google API key? Look at the help.

Check in YouTube if the id UClWx6voS0lXt-MlKrtaN9eQ belongs to a channelid. Check the FAQ of the plugin or send error messages to support.

Kontaktua

Antolatzaileak

Kudeatzailea

#arazerixan

© Arazerixan