TXOKOLATIAREN INGURUAN!
Orainguan prueba goxo-goxo batekin gatoz! Sukalde lanetan jarriko zauegu eta herriko gastronomixiari haginkadatxo bat joaz, bitxikerixa batzuk deskubriuko dittuzue Anton Azpiazuren eskutik! Berarekin ibilli gara arazerixan, eta Txokolaterixan izandako alkarrizketia ifiñi dotsuegu hemen, pruebia egitteko informaziño guztia bertatik etara degizuen.
Bi lan izango dittuzue egitteko:
1.- Oñatiko bizkotxo famatua egingo dozue Antonen azalpenak entzun eta gero. Bizkotxua zela egitten dozuen grabau eta guri bialdu arazerixan@gmail.com helbidera.
2.- Hemen azpixan erantsi dotsuegun galdetegixari erantzun, hau da, Antonek aittatu doskun zenbait konturen gaiñian preguntaitten dauenari. Ikusi bideua eta erantzun galderai: aukera bat baiño gehixago dauenetan erantzun zuzena aukeratu eta bestietan… onena izango da Antoneri berari preguntaittia!
Prueban eskuratuko dittuzuen txantxikuak:
- Bizkotxua zela egitten dozuen erakutsixaz eginddako bideuagatik: 20 txantxiku.
- Galdetegixan, galdera guztiak ondo erantzun ezkero, beste 20 txantxiku eskuratuko dittuzue!
Argi! Pruebia osorik egin bihar da, bestela eztozue txantxiku bat bera be jasoko…
Gozau egizue, ba!!
