Ginkana txantxikuerara

3.PRUEBIA: “Zaharrak barri”

Ongi etorrixak hirugarren pruebara! Erdixak ja egin dittuzue dagueneko eta esan bihar da oso-oso fin ibilli zareilla orain arte behintzat!! Kalian zihar turisten gidari ibilli zarai, gero sukaldian, ondoren txokolatiaren inguruan saixo bat egin dozue. Ba, orain denboriaren makiñia jarri bihar dogu martxan, eta bertsuen munduan sartu-urten bat egingo dogu…

Samurra da hirugarren prueba hau, eta dibertigarrixa oso! Josuk azaldu dau azpiko bideuan zer egin bihar dan.

Ikusi bideua soseguz eta gero sartu “Pruebak” atalian. Han Zaharrak barri” izeneko pruebia topauko dozue bere azalpen, bihar dittuzuen argazki eta gaiñerako erremintta guztiakin.

Ondo pasau!!

2. PRUEBIA: “TXOKOLATIAREN INGURUAN!”

Kontu jakina da oñatiarroi saltsia izugarri gustaitten xakula, eta txokolate kontuak tartian badagoz, zer esanik ez! Horregatik, bigarren prueba honetan goxo-goxo gatoz, txokolatiarekin zerikusixa dakon zerbaitten inguruan lanian jarriko zauegu!

Txokolaterixia, sukaldia, postriak… bide horretatik doiaz oraingo pruebiaren pistak. Josuk esango dotsue zer dan zehatz egin biharrekua. Entzun, entzun!!

1go proba: “Kalejiran”

Ongi etorrixak danok!! Arazerixan ibiltteko prest? Entzun ondo Josuk  esateko dakona, lehenengo pruebiaren gaiñeko pista batzuk emungo dittu azpiko bideo honetan. Eta inguruan zabalketako moduko albiste fresko-fresko bat be bai!

Astelehenero jarriko dogu hemen Josuren bideo bat, berak azalduko dotsue astero, prueba bakoitzian zer egin bihar dan.

Eta badakitzue, horrez gain, webgune honetan bertan eukiko dittuzuela proba danen azalpenak eta berau egitteko bihar dozuen materiala eskura, deskargaitteko moduan.

Nun? Ba, hemen goixan, “PRUEBAK” ifintten dauen atalian topauko dittuzue prueba danen azalpenak. Hortxe fango gara  ifintten astero-astero.

Goguan hartu: prueba bakoitza entregaitteko astebeteko epia eukiko dozue! (Pruebiaren azalpenian jarten dau zer eta zela entregau bihar dan)

Lotsak, bilddurrak eta danak gaiñetik kendu ta libre ibilli Arazerixan!!

Media


This error message is only visible to WordPress admins

Error: No feed found.

Please go to the Instagram Feed settings page to create a feed.

Bideoak

Error type: "Forbidden". Error message: "The request cannot be completed because you have exceeded your quota." Domain: "youtube.quota". Reason: "quotaExceeded".

Did you added your own Google API key? Look at the help.

Check in YouTube if the id UClWx6voS0lXt-MlKrtaN9eQ belongs to a channelid. Check the FAQ of the plugin or send error messages to support.

Kontaktua

Antolatzailea

Laguntzailea

Kudeatzailea

#arazerixan

© Arazerixan