Entries by Xabier Albizu

Aurtengo irudirik onenak hemen!

Festa mundiala egin genuen martxoaren 23an Arazerixan!  behar bezala amaitzeko.  A ze nolako martxa duzuen oñatiarrek!! Gaztelekua hankaz gora, argi artean saltoka ibili zenuten!! Hemen azpiko bideoan bildu ditugu 2.Arazerixan! honetan zuek ateratako argazki eta bideo onenak. Eta, nola ez! Azken festako irudi ugari!! Senda Vivan primeran pasa! Eta bidali argazkiren bat guk hemen jartzeko!! […]

AZKEN FESTA!! Badatorrela, badatorrelaaaaa!!!!!!

Epaimahaikuak ari dira zuen lanak begiratzen eta datorren astean jakingo dogu zein taldek irabazi dittuen puntu gehixen! Laugarren pruebia aurkeztia falta zaizue denei… eta bakarren batzuei aurrekoren bat be bai… ADI!! Prueba danak aurkeztu ahal die martxoan 19ra arte!! Eta datorren ostiralian zer dator?? AZKEN FESTA!! MUNDIALA!! Sorpresa ugari dauzkagu prestatuta zuentzat eta kriston girua […]

AUZOZ AUZO!

Azken pruebara aillegau zarai eta zela aillegau, gaiñera, indartsu!! Topera ibilli zarai eta, orain, azkenengo ostikadatxua dator! Laugarren prueba hau be ezta makala. Hortaz,  ginkana ondo akabaitteko barruko inddar guztiak etara eta  arazerixan zein dan gehixago erakutsi!! Orain arte kalian ibilli gara aurrera eta atzera, sukaldian, txokolatiaren inguruan, kontu zaharrak barrizketan… eta orain auzuetara egingo […]

3.PRUEBIA: “Zaharrak barri”

Ongi etorrixak hirugarren pruebara! Erdixak ja egin dittuzue dagueneko eta esan bihar da oso-oso fin ibilli zareilla orain arte behintzat!! Kalian zihar turisten gidari ibilli zarai, gero sukaldian, ondoren txokolatiaren inguruan saixo bat egin dozue. Ba, orain denboriaren makiñia jarri bihar dogu martxan, eta bertsuen munduan sartu-urten bat egingo dogu… Samurra da hirugarren prueba hau, […]

2. PRUEBIA: “TXOKOLATIAREN INGURUAN!”

Kontu jakina da oñatiarroi saltsia izugarri gustaitten xakula, eta txokolate kontuak tartian badagoz, zer esanik ez! Horregatik, bigarren prueba honetan goxo-goxo gatoz, txokolatiarekin zerikusixa dakon zerbaitten inguruan lanian jarriko zauegu! Txokolaterixia, sukaldia, postriak… bide horretatik doiaz oraingo pruebiaren pistak. Josuk esango dotsue zer dan zehatz egin biharrekua. Entzun, entzun!!

1go proba: “Kalejiran”

Ongi etorrixak danok!! Arazerixan ibiltteko prest? Entzun ondo Josuk  esateko dakona, lehenengo pruebiaren gaiñeko pista batzuk emungo dittu azpiko bideo honetan. Eta inguruan zabalketako moduko albiste fresko-fresko bat be bai! Astelehenero jarriko dogu hemen Josuren bideo bat, berak azalduko dotsue astero, prueba bakoitzian zer egin bihar dan. Eta badakitzue, horrez gain, webgune honetan bertan eukiko dittuzuela proba danen azalpenak […]

Badator berriz Arazerixan!

Batzuk igual ezautuko dozue, oin bi urte ein zan lehen aldiz eta 160 gazte baino gehixau ibilli zien Oñati hankaz gora jartzen. Gaztelekuan bukaerako festa  be ein zan eta ginkanako proba danak ein zittuztenek irteeria ein zeben gero. Ba aurten zeueik daukotzue hala ibiltteko aukerie! Oñatiko DBHko ikasliek bakarrik parte hartu zeikie. Zuendako bakarrik preparau […]