AZKEN FESTA!! Badatorrela, badatorrelaaaaa!!!!!!

Epaimahaikuak ari dira zuen lanak begiratzen eta datorren astean jakingo dogu zein taldek irabazi dittuen puntu gehixen!

Laugarren pruebia aurkeztia falta zaizue denei… eta bakarren batzuei aurrekoren bat be bai…

ADI!! Prueba danak aurkeztu ahal die martxoan 19ra arte!!

Eta datorren ostiralian zer dator??

AZKEN FESTA!! MUNDIALA!!

Sorpresa ugari dauzkagu prestatuta zuentzat eta kriston girua eukiko dogu, hori ziur!! Ixa dana prest dau!!

Beraz, animo azken pruebarekin, datorren ostiralian etorri Gaztelekura ondo pasetako goguaz!!

AUZOZ AUZO!

Azken pruebara aillegau zarai eta zela aillegau, gaiñera, indartsu!! Topera ibilli zarai eta, orain, azkenengo ostikadatxua dator!

Laugarren prueba hau be ezta makala. Hortaz,  ginkana ondo akabaitteko barruko inddar guztiak etara eta  arazerixan zein dan gehixago erakutsi!!

Orain arte kalian ibilli gara aurrera eta atzera, sukaldian, txokolatiaren inguruan, kontu zaharrak barrizketan… eta orain auzuetara egingo dogu salto!

Hurrengo bideuan Josuk azalduko dotsue zer egin bihar dan, 25 puntu dittuzue jokuan; beraz, belarrixak erne izan eta gertatu zatezai azken pruebia egitteko!

Gogoratu pruebiaren idatzizko azalpena hemen dozueilla eta martixaren 23an azkenengo jaixa egingo dogula Gaztelekuan!! 

 

 

3.PRUEBIA: “Zaharrak barri”

Ongi etorrixak hirugarren pruebara! Erdixak ja egin dittuzue dagueneko eta esan bihar da oso-oso fin ibilli zareilla orain arte behintzat!! Kalian zihar turisten gidari ibilli zarai, gero sukaldian, ondoren txokolatiaren inguruan saixo bat egin dozue. Ba, orain denboriaren makiñia jarri bihar dogu martxan, eta bertsuen munduan sartu-urten bat egingo dogu…

Samurra da hirugarren prueba hau, eta dibertigarrixa oso! Josuk azaldu dau azpiko bideuan zer egin bihar dan.

Ikusi bideua soseguz eta gero sartu “Pruebak” atalian. Han Zaharrak barri” izeneko pruebia topauko dozue bere azalpen, bihar dittuzuen argazki eta gaiñerako erremintta guztiakin.

 

Ondo pasau!!