Aurtengo irudirik onenak hemen!

Festa mundiala egin genuen martxoaren 23an Arazerixan!  behar bezala amaitzeko.  A ze nolako martxa duzuen oñatiarrek!! Gaztelekua hankaz gora, argi artean saltoka ibili zenuten!!

Hemen azpiko bideoan bildu ditugu 2.Arazerixan! honetan zuek ateratako argazki eta bideo onenak. Eta, nola ez! Azken festako irudi ugari!!

Senda Vivan primeran pasa! Eta bidali argazkiren bat guk hemen jartzeko!!

 

Araaaaaazerixaaaan!!! 

AZKEN FESTA!! Badatorrela, badatorrelaaaaa!!!!!!

Epaimahaikuak ari dira zuen lanak begiratzen eta datorren astean jakingo dogu zein taldek irabazi dittuen puntu gehixen!

Laugarren pruebia aurkeztia falta zaizue denei… eta bakarren batzuei aurrekoren bat be bai…

ADI!! Prueba danak aurkeztu ahal die martxoan 19ra arte!!

Eta datorren ostiralian zer dator??

AZKEN FESTA!! MUNDIALA!!

Sorpresa ugari dauzkagu prestatuta zuentzat eta kriston girua eukiko dogu, hori ziur!! Ixa dana prest dau!!

Beraz, animo azken pruebarekin, datorren ostiralian etorri Gaztelekura ondo pasetako goguaz!!

AUZOZ AUZO!

Azken pruebara aillegau zarai eta zela aillegau, gaiñera, indartsu!! Topera ibilli zarai eta, orain, azkenengo ostikadatxua dator!

Laugarren prueba hau be ezta makala. Hortaz,  ginkana ondo akabaitteko barruko inddar guztiak etara eta  arazerixan zein dan gehixago erakutsi!!

Orain arte kalian ibilli gara aurrera eta atzera, sukaldian, txokolatiaren inguruan, kontu zaharrak barrizketan… eta orain auzuetara egingo dogu salto!

Hurrengo bideuan Josuk azalduko dotsue zer egin bihar dan, 25 puntu dittuzue jokuan; beraz, belarrixak erne izan eta gertatu zatezai azken pruebia egitteko!

Gogoratu pruebiaren idatzizko azalpena hemen dozueilla eta martixaren 23an azkenengo jaixa egingo dogula Gaztelekuan!! 

 

 

3.PRUEBIA: “Zaharrak barri”

Ongi etorrixak hirugarren pruebara! Erdixak ja egin dittuzue dagueneko eta esan bihar da oso-oso fin ibilli zareilla orain arte behintzat!! Kalian zihar turisten gidari ibilli zarai, gero sukaldian, ondoren txokolatiaren inguruan saixo bat egin dozue. Ba, orain denboriaren makiñia jarri bihar dogu martxan, eta bertsuen munduan sartu-urten bat egingo dogu…

Samurra da hirugarren prueba hau, eta dibertigarrixa oso! Josuk azaldu dau azpiko bideuan zer egin bihar dan.

Ikusi bideua soseguz eta gero sartu “Pruebak” atalian. Han Zaharrak barri” izeneko pruebia topauko dozue bere azalpen, bihar dittuzuen argazki eta gaiñerako erremintta guztiakin.

 

Ondo pasau!!

2. PRUEBIA: “TXOKOLATIAREN INGURUAN!”

Kontu jakina da oñatiarroi saltsia izugarri gustaitten xakula, eta txokolate kontuak tartian badagoz, zer esanik ez! Horregatik, bigarren prueba honetan goxo-goxo gatoz, txokolatiarekin zerikusixa dakon zerbaitten inguruan lanian jarriko zauegu!

Txokolaterixia, sukaldia, postriak… bide horretatik doiaz oraingo pruebiaren pistak. Josuk esango dotsue zer dan zehatz egin biharrekua. Entzun, entzun!!

1go proba: “Kalejiran”

Ongi etorrixak danok!! Arazerixan ibiltteko prest? Entzun ondo Josuk  esateko dakona, lehenengo pruebiaren gaiñeko pista batzuk emungo dittu azpiko bideo honetan. Eta inguruan zabalketako moduko albiste fresko-fresko bat be bai!

Astelehenero jarriko dogu hemen Josuren bideo bat, berak azalduko dotsue astero, prueba bakoitzian zer egin bihar dan.

Eta badakitzue, horrez gain, webgune honetan bertan eukiko dittuzuela proba danen azalpenak eta berau egitteko bihar dozuen materiala eskura, deskargaitteko moduan.

Nun? Ba, hemen goixan, “PRUEBAK” ifintten dauen atalian topauko dittuzue prueba danen azalpenak. Hortxe fango gara  ifintten astero-astero.

Goguan hartu: prueba bakoitza entregaitteko astebeteko epia eukiko dozue! (Pruebiaren azalpenian jarten dau zer eta zela entregau bihar dan)

Lotsak, bilddurrak eta danak gaiñetik kendu ta libre ibilli Arazerixan!!

 

Badator berriz Arazerixan!

Batzuk igual ezautuko dozue, oin bi urte ein zan lehen aldiz eta 160 gazte baino gehixau ibilli zien Oñati hankaz gora jartzen. Gaztelekuan bukaerako festa  be ein zan eta ginkanako proba danak ein zittuztenek irteeria ein zeben gero.

Ba aurten zeueik daukotzue hala ibiltteko aukerie! Oñatiko DBHko ikasliek bakarrik parte hartu zeikie. Zuendako bakarrik preparau dittugu proba barrixak!

 

Eta zergatik “Arazerixan”? Badakizue zer esan gura dauen?  Ba Oñatiko esaera bat da, arazerixan ibilltie. Ba, justu, hori da Ginkana hontan eiñ bier dana: arazerixan lotsa barik ibilltie, ondo pasetie eta, gainera, sari potolua dau bukaeraraino heltzen zarenendako!

Danera 4 proba izengo die, danak taldian eta kalian eittekuak, ondo pasetakuak: argazkixak atara, mobillakin bideuak grabau, elkarrizketak, antzerkixa… Konturatu barik, Oñatiko kontuak, bitxikerixak, txokoak, historia… horreik danak ezagutuko dittuzue, ezer ikasten ibili behar barik!

Otsailaren 19tik martxoaren 23ra Oñati hankaz gora jartzeko prest? Ba hasi pentsatzen zela osotu zuen taldea; izena emun leike otsailaren 19ra arte  webgune hontan bertan, “eman izena” jartzen dauen atalian.

Arazerixan ibillteko prest? Ausartu, emuizu izena ta ondokua be xaxatu!